Subiranotasuna Europako Herrietan (SEH) masterrak, Kudeaketa jarduera berritzaileak: gobernantza eredu berriak irakasgaiaren baitan, kanpoko eragileak gonbidatu ohi ditu gobernantzari buruzko ekarpena egitera. Oraingoan, trantsizio energetikoari buruzko ekitaldi irekia antolatu du.
Hitzordua maiatzaren 2an izango da, arratsaldeko 18:30ean Bilboko La Bolsa jauregian (Alde Zaharreko Pilota kalean kokaturik dagoena). Hitzaldia eraikin honetako Areto Nagusian ospatuko da, eta euskaraz eta gaztelaniaz izango da.
Hizlariak Alvaro Campos -EHUko irakasle eta ikertzailea eta Interkonexio Elektrikorik Ez taldeko kidea- eta Mikel Otero -EH Bilduko legebiltzarkidea- izango dira.
Kommentare