top of page

Masterrari buruz

Tesia egiteko aukera - Euskaraz - Erdipresetziala

Oraingo globalizazio prozesuek ekarri dizkiguten ondorioen artean lurraldea eta subiranotasuna ulertzeko moduaren aldaketa aipatu behar da.
Globalizazioaren aurreko erresistentziak edota egitasmo alternatiboak lurraldean errotzen ari dira, eta ez goitik behera, herritarren borondate demokratikoaren adierazpenen bitartez baizik, bereziki Europan.
Gai orokor horri helduta, eta Euskal Herriko errealitatera ekarrita, masterrean proposatzen diren irakasgaiek eztabaidagai horiek jaso nahi dituzte: herrigintzaren dinamika berriak, erantzun intersekzionalak, egitura politikoen krisia, hezkuntza-hizkuntza, kulturaren garapena eta komunikazioa herri txikietan, eredu kooperatiboak eta industrialak eraberrituak, burujabetza ekonomikoa eta lurralde eskalak...
Masterrak gai horien inguruko lanketa multidiziplinarra egin nahi du, eta
horretarako Soziologia, Zientzia Politikoa, Komunikazioa, Ekonomia, Zuzenbidea, Nazioarteko Harremanak, Linguistika, edo Artearen esparrutik datozen irakasleak hautatu ditu ikasleekin batera ariketa hori egiteko.
Akademikoki, masterrak aukera irekitzen du doktorego tesia bideratzeko, eta harreman estua du Gizartea, Politika eta Kultura Doktorego Programarekin.
Aipagarriak dira, azkenik, Uhinak bekak (500 euroko saria urteko Master Amaierako Lan onenari, Iratzar Fundazioaren eta Ipar Hegoa Fundazioaren eskutik) eta MALa egiteko Telesforo Monzon eLab-ek eman dezakeen diru-laguntza.

IRUDIA-SEH.jpg

4 arrazoi masterra aukeratzeko

1. Gaurkotasun handiko gaiak Europa eta Euskal Herriko markoetan sakontzeko aukera, bestelako ikasketetan lantzen ez direnak.

2. Euskaraz eskaintzen den master bakarretakoa.

3. Irakaskuntza erakargarria: multidiziplinarra, esperientzia handiko irakasleak gai bakoitzean, modalitate semipresentziala: astelehen eta astearte arratsaldeetan presentzialki, gainontzekoa online.

4. Ikerketarako aukerak: harreman zuzena beka kopuru handia biltzen duen Gizartea, Politika eta Kultura doktorego programarekin; eta gizarte zientzietan erreferentziazkoak diren Parte Hartuz eta Nor ikerketa taldeekin.

Irakasleak

bottom of page