Subiranotasuna Europako Herrietan (SEH) masterrak Subiranotasuna(k) aztergai. Nazionalismoa ikertuz IV. Kongresua antolatu du. Maiatzaren 24an izango da, Bilbon, eta dagoeneko komunikazioak aurkezteko epea ireki da. Aurtengo ardatz tematikoa subiranotasunaren eta auzi publiko-komunitarioaren arteko hartu-emanak izan dira.
Eztabaida publiko-komunitarioari buruzko aurkezpenak ongietorriak izango dira, bai eta subiranotasunari, nazionalismoari eta antzeko gaiei buruzkoak ere. Jarraian, Kongresuan komunikazioak aurkezteko Call for Papers-a eskura duzue. Aurkez ezazu zure komunikazio proposamena apirilaren 28a baino lehen!