Asteazkenean, otsailak 21, hamarnaka lagun bildu ziren Bilboko La Bolsa jauregian Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaren baitan gertatzen ari diren aldaketen berri izateko.
Solasaldian Ipar Euskal Herriko Bagira prozesua aurkeztu zen, lurraldeotako abertzaletasuna birfundatzea xede duen egitasmoa. Halaber, prozesu horren baitan egindako inkestaren emaitzak ere ikusi ahal izan ziren.
Ekitaldiaren aurkezpen lanetan SEH masterreko Batzorde Akademikoko kide Estitxu Garai izan zen eta, berarekin batera, Argitxu Dufau eta Txomin Poveda izan ziren.
Hego Euskal Herriko hiriburuetan garatzen ari den solasaldi ziklo honen antolaketan Subiranotasuna Europako Herrietan masterrak parte hartu du. Subiranotasunaren azterketaren ikuspegitik, Ipar Euskal Herrian gertatzen ari den aldaketak interes berezia du. Masterrarekin batera, Parte Hartuz ikerketa taldeak eta Ipar Hegoa, Iratzar eta Manu Robles Arangiz fundazioek eta Aztiker ikerguneak hartu dute parte zikloaren antolaketan.
Hurrengo hitzordua: martxoaren 7an Iruñean.
Comments